Comit: katalanezko bederatzi kazetaritza enpresa biltzen dituen taldea

2004ko ekainaren 5a
13:14
Entzun
Comit katalanezko bederatzi kazetaritza idatziaren enpresa biltzen dituen elkartea da. Estanis Alcoverrek COMIT aurkeztu du. Han biltzen diren enpresakEl Punt, Segre, Regió 7, El 9 Nou, Diari d’Andorra, Diari de Balears, El 3 de Vuit, Diari de Sant Cugat eta Villaweb dira. Elkartze horrek idatziko komunikabide katalanen buru eta informazio orokorraren hirugarren talde editorial egin du Comit, Alcoverrek azaldu duenez.

Bakoitzak bere produktuetan kalitate handiagoa lortzeko helburuarekin sortu zirela esan du, beraien esplotazio marjenak hobetu nahian. Gainera, eremu katalan bat lortu nahi dutela azaldu du, kide guztiek egunkari nazional bat sortzeko helburuarekin. Guztira 517 mila irakurle dituzte.



Comitek erredakzio zentral bat dutela jakinarazi du, produktu amankomunak dituzte:



’Presencia’ astekaria. Comiteren lehen proiektua izan zen. 48 orrialde ditu, eta elkarteko kide denek banatzen dute, guztira 99.300 ale. Tabloide forma du, eta katalanez hitzegiten den lurraldearen %99an banatzen dute. Herri eta eskualdeko informazioa lantzen dutela esan du, informazio zorrotza. Kulturako gaiak, aktualitatekoak, astialdikoak... lantzen dituzte, eta astero gai bat lantzen dute, sakonki. Orain, azterketa bat egitera doazela iragarri du, astekaria koloretan, aldizkari formatoan eta 96 orrikoa egiteko aukera aztertzeko.

’El9’, kirol egunkaria. El9 atera arte katalanez ez zen kirol egunkaririk egiten, beraz “hutsune hadia” bete zutela uste dute. Egunero argitaratzen da eta 54.000 ale saltzen dira.

’Dossier Economic’ ekonomia gehigarria. Astero ateratzen dute gehigarri hori, eta 98 orri ditu. Informazio ekonomiko enpresariala emanten dute

Gehigarri horiek hirurak publizitatearekin finantziatzen dituztela esan du.

Elkarteko talde gehienek irratietan eta telebistetan presentzia dutela azpimarratu du.

Etorkizunera begira

Inglesezko egunkaria egiteko asmoa dutela iragarri du, taldeko egunkariekin. Egunkari hori astelehenetik larunbatera banatu nahi dute. Oraindik proiektua dela eta zer egin aztertzeko dagoela gogorarazi du.

Ekonomiako gehigarria nola hobetu ere aztertzen ari direla dio.

Batasunak indarra dakarrela esan du, baina filosofia ezberdinetako egunkarien artean lan egitea ez delako oso erraza azpimarratu du, egin beharrekoa bada ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.