Conde-Pumpidok dio ETAk armak utzi izan balitu epaia bestelakoa izan zitekeela

2011ko irailaren 17a
12:47
Entzun

Candido Conde-Pumpido Espainiako fiskal buruak gaur esan du Bateragune auzian atzo Arnaldo Otegiri hamar urtkeo espetxe zigorra ezartzea aurrerapausoa dela bakearen bidean. Pumpidok esan du epai juridikoa dela, "ez politikoa", baina aldi berean gaineratu du ETAk armak utzi izan balitu bestelakoa izan zitekeela epaia, "zalantzarik gabe".

"Baina horrelakorik gertatu ez denez, ikuspegi juridiko batetik, ETA mehatxu bat da eta bere buruak zigortuak izan behar dira", esan du fiskal buruak. ETA mehatxu bat izateari uzten dioenean ETAko kide izatea ez dela garrantzitsua izango iritzio dio Conde-Pumpidok eta orduan "eskuzabaltasunez" jokatu ahal izango dela zigortuta daudenekin. "Une honetan Gobernuak dagozkion erabakiak hartu behar ditu".

Carlos Divar Espainiako Epaitegi Goreneko presidenteak onartu du zigorra jaso dutenek helegitea jar dezaketela Gorenean, eta horregatik ez du baloraziorik egin nahi izan. Alfredo Perez-Rubalcaba PSOEren hautagaiak onartu egin du epaiaren ondorioz hainbat mobilizazio eta protestaldi izan daitezkeela, baina ez diela horiei beldurrik gaineratu du.

"Ibilbide motza"

EAJko parlamentari Ricardo Gatzagaetxebarriak, ordea, esan du atzo Auzitegi Nazionalak emandako epaiak ez duela asko iraungo, eta Epaitegi Gorenean edo Konstituzionalean goitik behera aise botako dutela. Bere hitzetan Auzitegi Nazionalak berak onartzen du frogarik ez duela. "Astakeria bat da, gehiegizkoa. Epai batek jakin behar du neurtzen gertatu dena eta garbi dago ezker abertzalea, eta Usabiaga eta Otegi zehazki, ez dira ETAko buru".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.