Confebask: "Murrizketak suntsipena dakar"

2012ko apirilaren 21a
13:32
Entzun

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak gaur Europa Press berri agentziari emandako elkarrizketa batean eskatu du Espainiako Gobernuak onartutako erreformak "ezartzeko", eta murrizketekin "gelditzeko" dei egin dio. "Murrizketak suntsipena dakar, eta jarduera ekonomikoa suntsitzen bada, herrialdea ez da atzeralditik aterako", esan du.

Eusko Jaurlaritzak bere konpententziak defendatzea zilegi dela uste du, baina ohartarazi du ez duela ahaztu behar "maniobrak egiteko ahalmena oso mugatua" duela.

Ezarritako defizit helburuak beteko direla esan du, baina azaldu du "merkatuek kobratu nahi badute, konfiantza eman beharko" dutela.

Espainiako Gobernuak hartutako erabakiak "egokiak" izan direla uste du Lujuak, lan erreformaren, finantza arloko erreformaren, eta energia arloko erreformaren inguruan. Haren arabera, "gogorrak" badira ere "beharrezkoak" dira, eta "onartu" egin behar dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.