Alberto Contadorrek (Espainia, 1982) ez du aurten Euskal Herriko Itzulia korrituko, hala egingo zuela iragarrita bazegoen ere. Iaz eta duela bi urte berak irabazi zuen proba. Aurtengo Euskal Herriko Itzulia apirilaren 5etik 10era izango da, Zierbenan hasi eta Aian bukatuta.
Txirrindulariak egutegia aldatzea erabaki du eta, hala, euskal proban ez izatea. Kataluniako Voltan eta Paris-Roubaixen ere ez du hartuko parte. Haien ordez, Gaztela-Leongo Itzulia, Nazioarteko Kriteriuma,Fleche Wallone eta Lieje-Bastogne-Lieje korrituko ditu.
Aurten dagoeneko Algarveko Itzulia eta Paris-Niza irabazi ditu Astana taldeko kideak, eta erritmoa jaistea erabaki du, "indar gehiegi ez xahutzeko". Frantziako Tourra du aurten ere xede -bi aldiz eskuratua du-.
Contador ez da izango Euskal Herriko Itzulian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu