Cordovillako hilketako epaiketa, urtarrilaren 31n

2010eko abenduaren 30a
00:00
Entzun
Genero indarkeriarekin lotutako albiste batek aparteko oihartzuna lortuko du urtea hasi eta berehala. Izan ere, urtarrilaren 31n hasiko da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian Yamilet Giraldoren ustezko hiltzaileen aurkako epaiketa. Giraldo 2009ko apirilaren 25ean hil zuten, Cordovillan (Nafarroa), tirokatuta, kalean zihoala. Bost gizon daude auzipetuta hilketarekin zerikusia dutelakoan. Fiskalak 150 urteko espetxe zigorra eskatu du bakoitzarentzat. Epaiketa urtarrilaren 31n hasi eta otsailaren 7an amaituko dela dago kalkulatuta. Sexu esplotazioaren biktimaizan zen Yamilet Giraldo, polizi ikerketek argitu dutenez. «Mendekua» ikusi zuten heriotzaren atzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.