Cristian Moreni (Cofidis) da Frantziako Tourrean positibo eman duen beste txirrindularia, Nazioarteko Federazioak arratsaldean jakinarazi duenez. Marseilla-Montpellier 11. etapan egindako kontrolean eman zuen positibo, testosteronagatik.
Gaurko etapa hasi aurretik 58. tokian zegoen Moreni sailkapen nagusian, liderretik 1.34.45era.
Atzo Alexandr Vinokurovek (Astana) Albi-Albi erlojupekoaren (13. etapa) ondoren positibo eman zuela jakin zen. Astanak Tourra utzi du. Ikusi egin behar zer egiten duen Cofidisek orain.
Cristian Moreni da positibo eman duen beste txirrindularia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu