Espainiako Auzitegi Gorenak igande gauean baliogabetu zituen D3Mren eta Askatasunaren hauteskunde zerrendak, eta gaur biok Auzitegi Konstituzionalera jo dute, helegitea sartuta. Arratsalde erdialderako Askatasunaren helegitea tramitera onartu du, eta litekeena da gauza bera egitea D3Mrekin datozen orduetan. Konstituzionalak ostegun gauerako hamabiak arteko epea izango du erabakia hartzeko, orduantxe hasiko baita martxoaren 1eko Eusko Legebiltzarrerako bozetako kanpaina.
Gorenaren arabera, Batasuna legez kanpoko alderdiaren jarraipena dira D3M eta Askatasuna, eta harekin lotura dute. Fiskaltzak eta Estatuaren Abokatuak sartu zituzten inpugnazioak Gorenean.
Jone Goirizelaia ezker abertzaleko abokatuak Nazio Batuen Erakundeko gomendioak betetzeko eskatu dio Konstituzionalari -Espainiari ohartarazi zion legez kanporatzeak berme nahikorik gabe egiten zituela-.
D3Mk eta Askatasunak Konstituzionalera jo dute Gorenaren erabakiaren ondotik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu