Ernai gazte antolakundeak deituta, autobusez joan dira ehunka gazte Darocako kartzelara (Zaragoza, Espainia). Euskal preso eta iheslarien aldeko 11 konpromiso askatasunerantz kanpaina bukatzeko antolatu dute martxa.
Kartzelatik gertu kontzertua eta ekitaldia egin ondoren, presondegia inguratu dute, euskal presoen aldeko leloak erakutsiz. "Dena etxeratu arte borrokan" jarraituko dutela ziurtatu dute Ernaikoek.
Gaur elkartasuna eta maitasuna erakustera etorri gara. Gora euskal preso eta iheslari politikoak! #11askatasunerantzpic.twitter.com/azEcaBNzuT
— Ernai Antolakundea (@Ernaigazte) December 30, 2014