Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Justizia sailburuak adierazi du Espainiako epaileek "koherente" izan beharko luketela ezker abertzalearekin lotutako auzietan datozen epaiak ematean, "zentzurik" ez lukeela erabakiak desberdinak izatea. D3M-Askatasuna auziko epaiketa gaur hasi da, Auzitegi Nazionalean, eta baliteke laster jakitea Bateragune auziko eta Sorturi buruzko erabakiak —aurreneko kasua Gorenean dago, eta bigarrena, Konstituzionalean—.
Mendiak sententziak "lehenbailehen" jakinarazteko eskatu du.