Euskal Presoen eskubideak “berehala errespetatu” behar direla uste du Aralarrek. Horregatik dei egin die gainerako alderdiei Iñaki de Juana eta gainerako presoen eskubideen alde lan bateratua egin dezaten. Guztiek batera lan egiteko eskatu du Aralarrek, gizartearen eta erakundeen presioaren bidez. Presoak erabiliz “xantaia politikoa egitea” leporatu dio Espainiako Gobernuari.
Aralarreko kide Ainhoa Larrañagak, Xabier Sarasuak eta Ernesto Merinok Iñaki de Juana euskal preso donostiarraren eskubideak “larriki” urratzen ari direla salatu dute gaur. Iñaki de Juanak duela 46 egun hasi zuen gose greba eta albiste agentzien arabera atzo hasi ziren medikuak euskal presoak elikatzen.
Larrañagak azaldu du, De Juanak preso jarraitzen duela “bere zigorra bete eta gero”. Izan ere, fiskalak 96 urteko espetxe zigorra eskatu du De Juanarentzat bi iritzi artikulu idazteagatik. Aralarren ustez, fiskalaleren eskaria “adierazpen askatasunaren aurkako erasoa da”. Era berean, Larrañagaren hitzetn “preso dagoen pertsona baten aurkako boterean dagoenaren mendekua” da.
Xantaia politikoa
Espainiako Gobernuari leporatu dio “xantaia politikoa egitea horretarako presoak erabiliz”. Egoera “salagarri eta lotsagarri” horren aurrean, Aralarrek uste du alderdi politikoek giza eskubideak eta demokrazia defendatu behar dituztela eta lan egin behar dutela egoera aldatzeko. Horregatik, “parte hartze aktiboa” eskatu diete alderdi politiko guztiei eta herritar orori.
Azkenik, Aralarreko kideek azpimarratu dute De Juana egiten ari den “borroka” guztiz zilegia dela. Horren aurrean salatu du De Juanaren ekintzarekin “indarraren bidez” amaitu nahi dutenen jarrera.
Presoak
De Juanaren eta euskal presoen alde lan bateratua eskatu die Aralarrek alderdi politikoei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu