Iñaki de Juana euskal presoaren egoerarekin kezkatuta dagoela agertu du Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak; zehazki, "kezka larria" dela adierazi du. Gainera, De Juanarekin eta beste euskal preso politiko batzuei ezartzen ari zaizkien zigor eta baldintzekin Espainiako Gobernua eta botere judiziala legedia urratzen ari direla iradoki du. Izan ere, Espainaiko Justizia ministroak De Juanari ezarritako inputazio berriak beraren aurka propio eraiki zituztela onartu zuela nabarmendu du Jaurlaritzak.
"Estatu demokratiko eta zuzenbidezko batean ezinbestekoa da prozesu judizalak ekintza frogatuetan oinarrituta gidatzea ez ezik, itxura gordetzea eta kosta ala kosta iritzi delituengatik inputazioak bultzatzen ote diren zalantzan jartzea eragoztea", dio Justizia Sailaren oharrak.
De Juanaren inguruan "kezka larria" duela agertu du Jaurlaritzak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu