Jone Goirizelaia '18/98 auziko' defentsako abokatuak salatu duenez, epaiketa horretan defentsaren egitekoa "presentzia formalera" murriztu du epaimahaiak, eta, beraz, auzipetuen eskubideak urratzen ari dira. Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen instrukzioa "ezin txarragoa" izan dela erantsi du, baina, hala ere, epaimahaiak epaiketa egin nahi duela arazo horien guztien gainetik.
"Garzonen instrukzioa ezin txarragoa da", esan du Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, "ez baita instrukzio judizial bat, poliziala baizik". Goirizelaiaren arabera, Espainiako Inteligentzia Unitate zentralak bildutako informazioan oinarritzen diren sumarioko txosten eta froga guztiak, beste heldulekurik gabe.
Arazo horiek sumatu arren, epaiketa zuzentzen ari den epaimahaiaren xedea —Auzitegi Nazionaleko 3. Zigor Salakoa— kosta ala kosta epaiketa egitea dela nabarmendu du Goirizelaiak: "Instrukzio penagarri horren gainetik eta arazoen gainetik epaiketak aurrera segitzea baino ez dute nahi".
'18/98 auziko' epaiketa
Defentsaren egitekoa "presentzia formalera" murriztu dutela salatu du Jone Goirizelaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu