600 bazkide inguru deitu dituzte Gasteizko Europa Jauregian burutzen hasi diren biltzar garrantzitsura, baina ez daude denak. Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako 450 konpromisario inguru daude. Arabatik 59 joan dira (61 zeuden deituta), Bizkaitik 208 (230 zeuden deituta), Nafarroatik 49 (59 dira) eta Gipuzkoatik 136 (192 bazkide dira).
Hain justu ere, Gipuzkoako sektore kritikoak eragindako zatiketaren ondorioz, herrialde horretatik ohi baino bazkide gutxiago dago batzarrean: Gipuzkoako konpromisarioen %25ek ez dute parte hartu. Hilaren hasieran, Iñaki Galdosen gidaritzapean Alkarbide alderdiarekin bat egin zuten kideak ez daude batzarrean. Nolanahi ere, Alkarbidera igaro ez diren baina Gipuzkoako sektore kritikoarekin bat egiten duten EAko hainbat kide kongresuan dira.
Deitutako konpromisarioen %75 daude
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu