"Demokrazia!" aldarrikatu dute Ibarretxeren mitin batean, Bilbon, eta ezker abertzalearentzako botoa eskatu

2009ko otsailaren 19a
13:32
Entzun
EAJko hautagai Juan Jose Ibarretxe gaur goizean Bilboko alde zaharrean ematen ari zen mitin batean protesta egin dute gaur hainbat lagunek. Haren hitzaldia eten, eta Euskal Herriarentzat demokrazia! aldarrikatu dute ozenki. D3Mren aldeko botoak eskatu dituzte, gainera.

Protesta Unamuno plazan gertatu da, 11:30ak inguruan, Eusko Alderdi Jeltzaleak hauteskunde kanpainako ekitaldia egiten ziharduela. Ibarretxe berba egiten hasi denean, lagun multzo bat aurrealdera gerturatu da, eta Euskal Herriarentzat demokrazia! ez ezik, PNV español leloa ere oihukatu dute.

Ertzainek handik alde egitera behartu dituzte protesta egileak, eta Ibarretxek bere hitzaldiarekin jarraitu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.