"Denbora-pasak utzi" eta nafartarren alde lanean jartzeko esan dio PSNk UPNri

2011ko irailaren 6a
15:59
Entzun

Nafarroako Parlamentuko PSNko bozeramaile Juan Jose Lizarbek UPN eta PPren balizko akordioari buruz esan du "kezkatuta" dagoela UPNren "denbora-pasak" direla-eta. "PSNk nafartarren arazoei irtenbideak aurkitzeko buru-belarri lanean jarraituko du Nafarroako Parlamentuan eta ondo legoke UPNk gauza bera egingo balu etxeko kontuak eta alderdikeriak alde batera utziz", esan du Lizarbek.

Nafarroako parlamentrien eta gobernuaren "erabateko lehentasuna" Nafarroako herritarren alde Nafarroan bertan lan egitea izan behar duela berresi du; "ez dago denborarik ez siestetarako ezta PPrekin edo beste edozeinekin ondo geratzeko abenturetan ibiltzeko ere".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.