Denboraldi osoko aurrekontua oreka dezakeen kanporaketa

2009ko abuztuaren 27a
11:03
Entzun
Kirol arloan partida garrantzitsua da gaurkoa Athleticentzat, baina baita gizarte eta ekonomia arloetan ere. Fernando Garcia Makua garrantzi hori nabarmendu zuen atzo. "Taldearentzat oso garrantzitsua da aurrera egitea [bihar jakingo luke multzoko aurkariak nor diren]. Gizarte egoera zailean gaude, eta, irabazita, urrirako edo azarorako aurrekontua orekatzeko aukera izango genuke. Hori oso garrantzitsua litzateke, beste urte batzuetan ahalegin handiak egin behar izan ditugulako gastuei aurre egiten joateko". Jokalariei presioa kendu nahi bazien, mesede txarra egin zien; baina, azaldu zuenez, Europa Liga diru iturri oparoa da. "Txapelketa eredu berri bat da, behin multzokako fasean sartuta irabazi ekonomiko batzuk ematen ditu UEFAk, eta gero gutxienez etxean beste hiru partida antolatzeko aukera izango genuke".

Kirol arloaz hitz egitean taldeak aurrera egingo duela "ziurtzat" jo zuen, eta ez pasatzea "bizkarreko" handia litzakeela onartu. Taldeko giroa ere azpimarratu zuen, eta aurreko sasoiko Espainiako Kopako kanporaketa batzuetan sumatu zuen bera dela esan.

Bukatzeko, jokalariez mintzatu zen, eta fitxaketa gehiago ez dituztela egingo aurreratu zuen, eta Zubiaurreri utzita joateko taldea bila dezala esan diotela aitortu. Lortuko ez balu, "taldeko beste jokalari" bat izango da, fitxa eta guzti. Azkenik, Etxeitari "inoiz" ez diotela irteerarik bilatu esan zuen. Erdiko atzelariak bere garaian adierazi zuenez, Caparrosek berak esan zion taldea bilatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.