Josu Jon Imaz Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, Atutxa, Knorr eta Bilbaoren aurkako kereila tramitera onartzea "ez da independentzia judizialaren ondorioa". Halaber, Espainiako Gobernuko presidente Jose Maria Aznarri, Estatuko Fiskal Nagusi Jesus Cardenali eta Espainiako Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari "euren interesen araberako" Desadostasun Sala bat sortze egotzi die.
Imazen ustez, euren aldeko epaileak jartzea, eta botere politikoa botere judizialari presioa egiteko erabiltzea sistema demokratiko baten aurkakoa da. "Hau ez da Gobernu honen iritzia bakarrik, zoritxarrez euskal gizartearen gehiengoak berdin pentsatzen du", azpimarratu du.
Desadostasunaren Sala "euren interesen arabera" sortu dutela egotzi die Eusko Jaurlaritzak Aznar, Cardenal eta CGPJri
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu