Di Luca bigarren sailkatuak positibo eman zuen Giroan

2009ko uztailaren 22a
16:26
Entzun
Danilo Di Lucak aurtengo Italiako Giroan CERArekin positibo eman zuela jakinarazi du gaur Nazioarteko Federazioak. Itzulian bigarren geratu zen Di Luca, eta behin-behinean korritzeko debekua jarri diote.

Maiatzaren 20an eta 28an egindako kontroletan eman zuen positibo. CERA hirugarren generazioko EPOa da.

Denis Mentxovek irabazi zuen Italiako itzulia. Di Lucak 41 segundora bukatu zuen. Franco Pellizotti izan zen hirugarren, 1.59ra. Laugarren, Carlos Sastre, 3.46ra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.