Diezentzat "kezkagarria" da egungo egoeran Otegi zigortzea

2006ko apirilaren 28a
16:46
Entzun
ETAk su-eten irakunkorra eman eta bost astera Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiari 15 hilabeteko espetxe zigorra ezartzea "kezkagarria" da Rada Diez LABeko idazkari nagusiaren iduriko. "Azken asteetan erabaki judizial eta politiko asko daude ETAk emandako su-etenak irekitako eszenatokiarekin bateragarri ez direnak", esan du. Espainiako Gobernua bezala ezker abertzalea ere "egiaztatze" prozesu batean dela ohartarazi du: "Errotik desberdinak diren koordenada demokratikoak sortzeko Espainiako Gobernuakduen borondatea egiaztatzen ari gara".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.