Diputazioak salatu du EITBk iragarkiak ematea trabatu duela

2013ko abenduaren 19a
20:21
Entzun

Gipuzkoako Foru Aldundiak salatu duenez, udalerri berriari ongi etorria emateko iragarki bat emateari uko egin diote Radio Euskadik eta Euskadi Irratiak. "Iragarkiak hainbat egunkari eta irratitan egiteko asmoa zegoen, eta batzuetan dagoeneko argitaratu edo emititu dira", esan du aldundiak prentsa ohar batean. Aldundiak EITBko bi irratietara bidalitako soinuaren testuak honakoa dio: "Eskoziarrek, bai. / Kataluniarrek, ere bai. / Igeldotarrek, baita ere. / Igeldo, 89. udalerri, ongi etorri / Erabakitze eskubidea denona da / Demokrazia herritarren iritzia errespetatzea da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.