Kataluniako Asanblea Nazionalak (ANC) eta Omnium Culturalek elkartasun kutxa berriz ere abian jarri dute goi kargudun ohiei jarri dieten isuna ordaintzen laguntzeko. Artur Masekin eta Kataluniako Gobernuko kideekin bilera egin dute bi elkarte horietako kideek. Eta bilera ondorengo agerraldian jakinarazi dute, dirua biltzen hasiko direla.
"Gangsterren" erakoa da Kontu Auzitegiaren erabakia, Jordi Sanchez ANCko presidentearen ustez. Auzibieetako bermeak ez direla betetzen salatu du, eta Espainiako Gobernuak "beldurra" sortu nahi duela. Nolanahi ere, erreferendumak ez duela preziorik ohartarazi du.