Dominikar Errepublikak ere tropak erretiratuko ditu

2004ko apirilaren 21a
11:02
Entzun
Iraken dituen tropak "ahalik eta azkarren" erretiratzeko erabakia hartu du Dominikar Errepublikak, Jose Miguel Soto Jimenez Armadaren idazkariak jakitera eman duenez.

Idazkariak dio, Espainiak tropak erretiratuta, beraien herrialdeko soldaduek ere etxera joan beharko luketela uste duela Hipolito Mejia Dominikar Errepublikako presidenteak. Espainiako soldaduek gidatzen zuten Brigada Plus Ultrako zati ziren Dominikar Errepublikako soldaduak.

Berrantolaketa

Espainia, Honduras eta Dominikar Errepublikako tropen itzulera iragarri eta gero, Iraken dauden tropak berrantolatzen hasi dira AEBak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.