"Donostiako Apezpikutegia eta ETAren adar politikoa elkarren eskutik" doaz, UPyDren iritziz

2009ko otsailaren 25a
15:44
Entzun
"Donostiako Apezpikutegia eta ETAren adar politikoa elkarren eskutik" doazela esan du gaur UPyD Aurrerapena eta Demokraziarako Batasuna eskuineko alderdiko Gipuzkoako zerrendaburu Maleni San Vicentek.

Rosa Diez buru duen alderdiko hautagaiak Donostian egin ditu adierazpenok, Gipuzkoako gotzainari gutuna ematerakoan. Azaldu duenez, "bai Gipuzkoako Apezpikutegia bai ETAren adar armatua bat datoz tamalgarritzat jotzean legez kanporatutako alderdiak bozetara ezin aurkeztea". Gainera, "terrorismoa gaitzesteko hitzak leuntzea" leporatu dio eliza katolikoaren ordezkariari. Zehazki, urtarrilaren 31n Apezpikutegiaren gizarte pastoralak argitaratutako gutun bat, Beldurrik gabe eta askatasunean bozkatu izenekoa izan du hizpide UPyDko kideak. Gutun horretan ezker abertzaleak hauteskundeetara ezin aurkeztu izana —alderdi eta zerrendak legez kanporatu eta baliogabetu dituztelako— deitoratzen zuen elizak.

San Vicentek gaur emandako gutuna, aldiz, Gipuzkoako gotzain Juan Mari Uriarteri doa zuzendua. Hor "euskal eliza katolikoaren jarrera" gaitzesten du UPyDk, "beti aukeratu izan duelako borreroen alde lerratzea, biktimak gutxietsita".

"Euskal eliza hitzekin jostatzen ari da, herritarrak nahasteko, ulertzera ematen baitu terroristak [bozetatik] baztertzea ideiak ere baztertzea esanb nahi duela, baina kontua da ezin dela ideia horiek defendatzeko indarkeria erabili".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.