Honakoa da, hitzez hitz, Juan Maria Uriarte Donostiako Gotzainak komunikabideetara atentatuak gaitzetsiz igorri duen oharra:
" Hunkituta, saminduta eta sumin-suminduta utzi nau, gaur goizean Madrilen burututako atentatu terrorista izugarriak. Nere ahalmen guztiaz gaitzesten dut gizadiaren kalterako den krimen ikaragarri hau Ebanjelioaren izenean eta Donostiako elizbarrutiko elkartearen izenean.
Bihotz bihotzez otoitz egiten dut hildakoen alde eta zaurituen osasunagatik. Familikoen mina barru-barruan daramat. Jabetzen naiz Madrilgo herri osoaren larritasunaz, estutasun bera sentituz.
Gipuzkoako eliztarrei dei egiten diet hildakoak pilaka eragin dituen atentatu honetan zendutakoen aldeko hileta-elizkizunera etor daitezen larunbatean, arratsaldeko 7etan, Artzain Onaren Katedralera. Berak hartzen ditu hildakoak, osatzen ditu gure zauriak eta ematen digu itxaropen une latz hauetan, geure onetik ez ateratzeko, etsipenean ez jausteko eta sendo irauteko".
Atentatuak Madrilen / Erreakzioak
Donostiako Gotzainak hileta elizkizuna deitu du Madrilgo atentatuen hildakoen alde
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu