Ezker abertzalearen 40 bat jarraitzailek Donostiako udalbatzaren osoko bilkura eten dute gaur goizean, ilegalizazioak eta zerrenden baliogabetzea salatzeko, eta, halaber, hautetsiei herritarren borondatea onar dezatela eskatzeko. Udaltzainek kanporatu dituzten arte aritu dira protestan.
Udalbatza hasi eta lasterrera, aretoan ziren 40 bat lagun oihuka hasi dira, bozetan parte hartzeko galarazpenen kontra, besteak beste, Demokrazia Euskal Herriarentzat oihukatuz. Susana Corcuera udal batzarraren presidenteak saioa eten du, eta udaltzainek indarrez atera dituzte ezker abertzalearen jarraitzaileak. Hamar bat minuturen ondoren, berriro ekin diote bilkurari. PPko zinegotzi Mari Jose Usandizaga horren kontra agertu da, hots, "ezer gertatu ez balitz bezala" saioarekin aurrera egitearen aurka.
Donostiako udalbatzaren bilkura eten dute ezker abertzalearen jarraitzaileek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu