Donostian elkarretaratutakoen kontra kargatu egin du Ertzaintzak

2004ko uztailaren 9a
13:59
Entzun
Donostiako Bulebarrean LABek deituta elkarretaratzea egiteko bildu diren ehun lagun ingururen kontra kargatu egin du Ertzaintzak gaur eguerdian.

EFE informazio agentziak azaldu duenez, Oihane Errazkinen heriotza salatzeko deiturik zegoen elkarretaratzea baimenik gabea zela esanez gerturatu zaizkie ertzainak bilduta zeudenei, eta LABeko idazkari nagusi Rafa Diezi elkarretaratzea sakabanatzeko esan die. EFEk jakitera eman duenez, Diezen ezetzaren aurrean Ertzaintzak kargatu egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.