DTPren legez kanporatzea gaitzesteko elkarretaratzea egin du ezker abertzaleak, Bilbon

2009ko abenduaren 18a
17:59
Entzun
DTP Gizarte Demokratikorako Alderdi kurdua legez kanporatzea gaitzesteko eta herri kurduari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea egin du gaur ezker abertzaleak Bilbon. Turkiak Bilbon duen Ohorezko Kontsulatuaren aurrean bildu dira.

Carmen Uriarte Martinez Turkiako kontsulari gutun bat helarazi dio ezker abertzaleak, DTP legez kanporatzea eta herri kurduari oinarrizko eskubideak ukatu zaizkiola salatzeko. "Herri kurduari hizkuntza, kultura, gizarte eta politika eskubideen zapalkuntza jaso du", dio Tasio Erkizia ezker abertzaleko kideak sinatutako gutunak. Gainera, DTPren legez kanporatzearekin bakea lortzeko negoziazio bideak oztopatzen ditu, ezker abertzalearen arabera.

Abenduaren 11n Turkiako Auzitegi Konstituzionalak DTP alderdi kurdua legez kanpo utzi zuen. Epaileen arabera, badaude frogak erakusten dutenak alderdia Abdula Ocalan buruzagi kurduaren aginduz sortu zutela, eta bertako kideak errekrutatu dituztela PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren gerrillan aritzeko. Azken hori erakunde terroristatzat daukate Turkiak, Europako Batasunak eta AEBek.

Gizarte Demokratikoaren Alderdia duela lau urte sortu zuten, legez kanpo utzitako beste talde kurdu bat ordezkatzeko. Azken hauteskundeetan bi milioi boto eta 21 eserleku eskuratu zituzten Turkiako Legebiltzarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.