EAE-ANV: "Gatazka konpontzeko zeinekin hitz egin behar du Espainiako Gobernuak?"

2008ko otsailaren 6a
16:02
Entzun
"Legez kanporatzeak eta kartzelatzeak direla-eta, gatazka konpontzeko zeinekin hitz egin behar du Espainiako Gobernuak?". Horixe galdetu dio gaur hari EAE-ANVk. "Ondo baloratu al ditu ematen ari den pausoak? Ba al daki gure parte-hartzerik gabe ezinezkoa dela gatazka konpontzea?". Marian Beitialarrangoitia, Arantza Urkaregi eta Kepa Bereziartua EAE-ANVko presidentea izan dira gaur agerraldian.

Espainiako Justizian ez dutela sinesten adierazi dute, "politizatua" dagoelako. "PSOE estrategia horrekin aukera independentistari ateak ixten ari da". EAJ horretan "laguntzen" ari dela uste du EAE-ANVk.

Martxoaren 9an Espainiako hauteskundeetan izango dela berretsi du, "independentziaren alde" egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.