EAE-ANVk “herri honekiko konpromisoa” daukala berretsi du gaur, eta martxoaren 9an Espainiako hauteskundeetara aurkeztuko dela adierazi du berriro, “herritarrek aukera independentista izateko”. Miren Legorburu eta Aitor Bezares hautagaiek esan dute Euskal Herrian “gabezia demokratiko larria” eta “salbuespenezko egoera” dagoela. Horren aurrean “erantzun irmoa” eman beharra dagoela uste du EAE-ANVk.
EHAK-k ere salatu egin du Espainiako Estatuaren jokabidea. “Aukera independentistak legez kanporatzeko gidoia betetzen ari da Espainiako Estatua”, azpimarratu dute Julian Martinez eta Nekane Erauskin Gasteizko legebiltzarkideek. Eusko Legebiltzarrari dei egin diote Ezker Abertzalea talde parlamentarioa ez desegiteko, Madriletik agindu hori baletor.
EAE-ANVk berretsi egin du hauteskundeetara aurkeztuko dela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu