EAE-ANVk mobilizazioak egingo ditu hilaren 24an herrietan, "herri honen etorkizuna berma dezakeen proiektu politiko bakarra independentzia dela ozen esateko". Legez kanporatzeen kontra ere egingo du. "Madrilen egun horretan gure ilegalizazioa eskatuko duten bitartean, ozen aldarrikatu behar dugu Euskal Herriko kaleetan: hemen aukera independentista da ilegalizatu nahi dutena".
Espainiako Gobernua kritikatu du, gaur Donostian emandako prentsaurrekoan, "proiektu politiko guztiak -independentzia barne- gauzagarri egingo dituen marko demokratikoa eraikitzeko aukerari ezetz esan diolako".
EAE-ANVk mobilizazioak iragarri ditu hilaren 24rako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu