EAE-ANVren legezko bi hautagai atxilotu dituzte Gasteizen, eztabaida batean parte hartu nahi izateagatik

2007ko maiatzaren 23a
16:17
Entzun
EAE-ANVren bi hautagai atxilotu dituzte gaur goizean Gasteizen, hauteskundeetako eztabaida bat eteteagatik. Bertan parte hartu nahi zuten. PP, PSE-EE, EAJ, EA eta EB/Berdeak-Aralarreko Arabako Foru Aldundirako ahaldun nagusigaiak ETB2k antolatutako eztabaidaren grabazioan ari ziren Gasteiz hotelean, eta bi lagunak barrura sartu dira, Ertzaintzak jakinarazi duenez. Saioa geratu egin behar izan dute.

Protesta egin dutenak Aitor Bezares Arabako EAE-ANVren zerrendaburua -Gasteizko barrutitik- eta Patxi Ruiz de Samaniego Trebiñuko alderdi bereko alkategaia dira. Saioan parte hartzeko eskubidea duela esan dute. Biek ordezkatzen dituzten zerrendak ez dituzte baliogabetu Espainiako auzitegiek.

Biak libre utzi dituzte ondoren.

Eztabaida saioa gaur gauean botako dute ETB2n, =Políticamente incorrecto=i-n.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.