EAE-ANVren ustez, "prozesuarekiko erabateko arduragabekeria" litzateke zerrendak balio gabe uztea

2007ko maiatzaren 10a
12:53
Entzun
Marine Pueyo Iruñeko Udalerako EAE-ANVren zerrendaburuaren ustez, "prozesuarekiko erabateko arduragabekeria" litzateke Espainiako Auzitegi Konstituzionalak alderdiaren zerrendak balio gabe uztea. Haren iritzian, auzia "ez da juridikoa, politikoa baizik", eta horregatik hartu behar da kontuan konponbide prozesua. "Ez dugu itxaropena galdu".

Pueyoren ustez, ehunka zerrenda baliogabetzeak adierazpen, manifestazio, edo hautatzeko edo hautatua izateko "oinarrizko" eskubideak urratuko lituzke, "eta, egoera ez-demokratiko horren aurrean, EAE-ANVren apustua Euskal Herri osorako bakearen eta demokraziaren aldekoa da".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.