Gaur jakitera eman diren Euskobarometroaren datuek jasotzen dutenez, EAEko biztanleen %31k nahiago zuen Josu Jon Imaz izatea EAJren EBBko lehendakari izatea, nahiz eta %33ak pentsa Joseba Egibarrek irabaziko zituela barne hauteskundeak. Azaroaren lehenetik 20ra egin ziren 1.800 elkarrizketetako ondorioak jasotzen ditu Euskobarometroak. %22ak Egibarren alde zuen eta %8ak Xabier Arzalluz bera nahi izan zuen lehendakaritzarako.
Hala ere, inkestatuen %38ak ez zuen erantzun nahi izan EAJren lehendakaritzarako hautagaia aukeratzeko garaian. Halaber, abertzaleak sentitzen ez direnen %32a Imazen alde agertzen zen eta %11 Egibarren alde. Abertzale sentitzen direnen artean, berriz, Egibarrek bozken %38a jasotzen zuen eta Imazek %30a. Sozialista Abertzaleak taldearen jarraitzaileek, berriz, Egibarren alde egiten zuten %53an.
Euskobarometroa
EAEko biztanleen %31k nahiago du Imaz EAJren lehendakaritzarako, nahiz eta Egibarrek irabazteko aukera gehiago zituela uste
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu