EAEko hauteskundeetarako Batasunarekin akordioak lortzeko prest dago Aralar

2005eko otsailaren 4a
16:24
Entzun
Batasunari EAEko hauteskundeetara aurkeztea debekatzen badiote, beraiekin akordiak lortzeko prest dago Aralar. Akordio hori "edozein modutakoa" izango litzatekeela jakinarazi dute Mikel Basabek eta Aitzane Ezenarrok, Bilbon eman duten prentsaurrekoan, eta esan dutenez, aukeren artean legoke "zerrendak elkarbanatzea" ere.

Basabek azpimarratu duenez, Batasuna legez kanpo uztea PPk eta PSOEk hartutako "erabaki politikoa" da, eta Espainiako epaile eta fiskalek "aurrera eramana".

Batasuna legala izatea ere "erabaki politikoa" izango litzatekeela diote, eta horrek "borodate politikoa adierazteko aukera paregabea" ematen dio beraien iritzian, Espainiako Gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.