EAEko hiru unibertsitateek agiri bateratua atera dute

2008ko urriaren 31
10:19
Entzun
Euskal Herriko Unibertsitateak, Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak agiri bateratuan ETAk Nafarroako Unibertsitatean egindako «basakeria ekintza» gaitzetsi dute gogor. Atentatua baztertu eta gaitzetsi egiten dutela adierazi nahi izan dute, eta era berean, «elkartasuna eta babesa» azaldu nahi izan dute zaurituekiko. Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere kabuz agiria atera du: «Ez da zilegi, ezta gizatiarra eta arrazoizkoa ere, pertsonen eta erakundeen aurka indarkeria erabiltzea, gizartea beldurtzeko eta kasu honetan bezala, ikastea, irakastea edo ikertzea moduko eskubide oinarrizkoen ariketa askea mugatzeko helburu bakarrekin».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.