EAEko industri jarduera %26,5 murriztu zen maiatzean, 2008ko hil berarekin alderatuta

2009ko uztailaren 2a
13:17
Entzun
Eustaten datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) industri produkzioa %26,5 murriztu zen maiatzean, lehengo urteko hil berarekin konparatuta. Urtaroen eragina zuzenduta, EAEko industri produkzioa %3,3 murriztu zen joan den hilean, 2009ko apirilarekin alderatuta.

Aurtengo maiatzeko indizearen bilakaera, 2008koarekin parekatuz gero, sektore eta industri talde guztien jaitsierak erakusten ditu. Bitarteko ondasunek %32ko jaitsiera izan zuten, ekipoko ondasunek %31,4koa, energiak %7,7koa, kontsumoko ondasunek %12,6koa, kontsumo ez-iraunkorrekoek (%-9) eta iraunkorrekoek (%-21,8).

Apirilarekin konparatuz, maiatzean hil arteko aldaketak ere negatiboak izan ziren kasu guztietan, kontsumoko ondasunetan (%0,7) izan ezik.

Lurraldeei dagokienez, urte arteko bilakaera negatiboa izan zen EAEn: Araban %-32,6, Bizkaian %-24,2 eta Gipuzkoan %-25,5. Hil arteko tasak ere, -maiatza apirilarekin parekatuta- negatiboak izan ziren: Araban %-1,9, Bizkaian %-4,8 eta Gipuzkoan %-2,1.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.