Konponbide prozesua

EAEko PPk salaketa jarriko du PSE-EEren aurka Batasunarekin biltzeagatik

2006ko uztailaren 6a
15:44
Entzun
PSE-EEko Patxi Lopezen eta Batasuneko Arnaldo Otegiren bilerak "Hitler eta Francoren arteko argazkia" gogorarazi dio Maria San Gil EAEko PPko presidenetari. Gaurko bilerak "ETA-Batasuna legitimatu" duela iritzi dio San Gilek eta bere alderdiak PSE-EEren aurkako salaketa jarriko duela iragarri du. EAEko PPko presidentearen hitzetan "Zuzenbide Estatuaren amore ematea" irudikatu da gaur. "Lotsaren argazkia", esan du San Gilek.

Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusiari zuzendu zaio San Gil: "Eman al dio Otegiri ETA-Batasunaren biktimen zerrenda?". Batasunak Anoetan ezarritako jarraibideak zehatz mehatz betetzea leporatu dio Lopezi.

Raxoi:"Zapaterok ETArekin hartzen dituen konpromisoek ez dute PP lotetsiko"

Madrilen ere haserre agertu da Mariano Raxou PPko buruzagia. Ziurtatu du Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea ez dela "Estatua ordezkatzen ari". Gaurko bilera "moralgabea" izan dela iritzi dio Raxoik. Bilerak "prezio politiko bat ordaintzea" esan nahi du PPko buruarentzat. Ohartarazi du "erakunde terroristaren legeztatze prozesuaren hasiera" izan dela gaurko bilera.

Horregatik guztiagatik azaldu du PP ez dela ordezkatua sentitzen prozesu honekin eta azpimarratu duenez, "Zapaterok ETArekin hartzen dituen konpromisoek ez PP lotetsiko".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.