Erreakzioak
EAJ: "Planaren aurkako helegiteak ez ditu gutxieneko demokratikoak betetzen"
Joseba Egibar EAJko EBBren bozeramaileak Espainiako Gobernuak hartutako erabakia gaitzetsi du, eta "gutxieneko baldintza demokratikoak" ez direla betetzen adierazi du. Espainiako Gobernuaren asmoa "edozein motako eztabaidak ekidin eta geldiaraztea" dela nabarmendu du. "Espainiako Gobernuak politika egiteko modu bitxia du. Ez du helduleku politikorik ezta politikorik ere, eta gaixo jartzen da gai politikoak eztabaidatzeko garaian. Beraz, politika egiteko helduleku bakarra ondo kontrolatutako epaitegien bidez egitea besterik ez zaio geratzen", nabarmendu du Egibarrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu