EAJk dio "zentzugabea" litzatekeela ahozko epaiketa abian jartzea

2007ko ekainaren 29a
17:42
Entzun
EAJk esan du EAEko Auzitegi Nagusiak auzibidea ixteko erabakia hartuko duela espero duela, "legearen eta gizartearen aldetik zentzugabea delako" epaiketa abian jartze. EAJren EBBren eledun Iñigo Urkulluren hitzetan, "[Eusko Jaurlaritzako] lehendakariak Eusko Legebiltzarraren eta, behar izanez gero, herritarren aurrean baino ez ditu eman behar bere jardueraren inguruko azalpenak".

Urkulluren arabera, EAJk espero du "fiskalak ulertzea, gizarte honen zati handienak bezala, hitz egiteko esertzea, denen artean eta denekin, ez dela delitua". Gaineratu duenez, "justiziaren hobe beharrez desio" dute "prozesu honen guztiaren atzean dauden bultzada politiko eta alderdikoi argiak" albo batera gelditzea. Inork ez luke ulertuko Justiziak euskal gizartearen gehiengo zabalaren nahiaren aurka egitea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.