EAJk aldarrikatu du "biztanleria zibilaren kontrako lehen bonbardaketa haiek sufritu eta bertan hil ziren haien arima gogoratzeko beharra" dagoela. "75 urte geroago, ez da oraindik aitortu pertsonei eta gizarte osoari eragin zitzaien mina". Oroitza, egia eta aitortza behar direla dio EAJk, "berriz ere bortxakeriara, intolerantziara eta izualdira itzul ez gaitezen".
Aralarrek gogoratu du "memoria historikorako hain garrantzitsua den egun honetan" Espainiako Estatuak egindako kaltea aitortu gabe jarraitzen duela, eta hori lehenbailehen egitea exijitu dio. Dani Maeztu Aralarreko koordinatzaileordeak azpimarratu duenez, “beharrezkoa da iraganaren berrikusketa kritikoa egitea; hau da, garrantzitsua da egia ezagutzea, justizia egitea eta biktimen aitortza eta erreparazioa. Zentzu horretan, pauso horiek emateko ezinbestekoa da lehendabizi egindako kaltea aitortzea”.