EAJk orotara 1.445 boz lortu zituen Zuberoa, Lapurdi eta Baxenabarren departamendu bozetako lehen itzulian, iragan igandean—lau kantonamendutan aurkeztu zen bakarrik—. Ehunekoei begiratuta, Donibane Lohizunen lortu zuen emaitzarik onena, bozen %4,3 lortuta.
Bigarren itzulia egingo dute heldu den igandean, eta EAJk ez die irizpiderik emango lehen itzulian botoa eman zienei: "Gure bozkatzaileek askatasun osoz bozkatzen dute eta gai dira haien hautua egiteko lekuko erronkeen arabera eta departamendu mailan, Iparraldearen interesen defenditzeko hautagai nahiaren arabera".
EAJk azaldu du alderdiak lanean jarraitu behar duela Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan "bide jeltzale bat" garatzeko, "demokrata eta abertzalea proposatzeko eta herri, biztanle eta lurralde horien etorkizunaren partaide izaiteko".