EAJk ostiral honetan egingo du Aberri Batzarra, udal eta foru hauteskundeen ondorengo akordioak zein alderdirekin egin erabakitzeko. Iñigo Urkullu EAJren BBBren presidenteak gaur esan du hitzarmenak erabakitzeko ahalmena EBBk edo Aberri Batzarrak duela adierazi du Urkulluk, eta ez Eusko Jaurlaritzak; hau EAJ, EA eta EB-Aralarren akordioaren alde azaldu zen atzo.
Hitzarmenak egiteko "lehentasuna" EArekin eta EB-Aralarrekin bat egitea dela adierazi du Urkulluk, baina ez dutela oraindik erabakirik hartu. "Zenbakiak eta programak ikusi behar dira".
EAk kanpainan zehar "EAJren kontra esandakoa" ez dutela ahaztuko esan du, halaber.
EAJk ostiralean bertan hasiko du EBB berria hautatzeko prozesua. Urte bukaeran amaituko du.
EAJk ostiralean egingo du Aberri Batzarra akordioak erabakitzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu