EAJko EBBren adierazpena

2011ko otsailaren 7a
20:16
Entzun
"EAJ-PNV begirale gisa izan da gaurkoan, LOKARRIK ezker abertzalearen talde politiko berria aurkezteko deitu duen ekitaldian. Halaber, talde politiko berria errotzen eta azaltzen dituzten agiriak ere ezagutu ditugu. Alderdi berriaren Estatutuak aste honetan bertan aurkeztuko dira, Barne Ministerioaren Alderdi Politikoen Erregistroan inskribatzeko.



Ekitaldian izan ondoren eta Iñigo Iruinen eta Rufi Etxebarriaren hitz egiteak oinarritu izan diren agiri guztia zehatz-mehatz aztertu ondoren, EBBk honako adierazpen hau argitaratu nahi du:



Lehen.- Ondo hartzen du, Ezker Abertzale ofizialak politika eta antolakuntza arloan historikoki mantendu izan dituen jarrerekikoageriko banatzeasuposatzen duen alderdi berria eratzeko gauzatu duen ekimena. Ontzat jotzen du, helburu politikoak lortzeko xedez egin daitekeenbortxakeriaren erabilpenaren edo erabilpen honen mehatxuaren gaitzespena, ETAren bortxazko adierazpen guztiak barne. Halaber, ulertu egiten du, alderdi politiko berriarentzat zalantza ezinezko eta ukaezinezko garrantzizko balioa duen adierazpena dela, esker abertzaleak eskatzen eta aldarrikatzen duen autonomia.



Bigarren.- Azpimarratu egiten du Alderdi Politiko berriaren sorkuntzara eraman duten printzipio eta oinarriek ezker abertzalearen iraganarekiko apurketa ezartzen dutela, eta euskal politikagintzarako itxaropenezko aldi berriaren irekitzea ekartzen dutela. EAJ-PNVk behin eta berriz eskatu du apurketa hau.Gure eta gizartearen eskari hauek erantzuna berandu jaso duten arren- urte asko galdu baititugu gaurko egunera iristeko- gertatutakoaz pozten gara.



Hirugarren.- Arestian egindako adierazpenekin bat etorrita, ulertu egiten du alderdi berri honek – estatutuak oraindik ezagutzen ez ditugun arren etairagarritako oinarriekhauek egiaztatzen baldin badituzte -indarrean dagoen legerian eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituela, Barne Ministerioaren Alderdi Politikoen Erregistroan arauz erregistratu ahal izateko.



Laugarren.- Zentzu honetan, Espainiako gobernuari eskatzen diogu, arauzko epe barruan, alderdi berri hau inskribatzeari ekin diezaiola. Gobernuak adoretsua behar du izan, eta ez luke amore eman behar, arrazoi ez garbiak erabilita, agerian edo ezkutuka eta alderdikeriak bultzatuta, talde berria legeztatzearen kontra agertzen direnek eragindako presioen aurrean. Espainiako Gobernuak EAJk egonkortasunerako eskainiduen unea aprobetxatu behar du eta ez da Auzitegien erabakietan ezkutatu behar, jakin badakitenean ezker abertzalea, era batera edo bestera, hauteskundeetan izango dela.



Bosgarren .- Azken finean, aintzat hartzen du alderdi berri honen sortzaileek gainerako indar politiko,sozial eta sindikalekin batera, bortxakeria oroeta bereziki ETAren bortxakeria desagerraraztearren, bakearen, justiziaren eta euskal gizartearen adiskidetzearen eta biktima guztiak aintzat hartzearen alde lan egiteko adierazi duten borondate eta desioa . EAJ-PNVkezker abertzale historikoari betidanik exijitu izan dio bere ardurei aurre egiteko adorea; eta beraz, pozik hartzen du konpromiso hauek suposatzen duten jarrera aldaketa; alderdi berriarekin elkarrizketak irekitzeko prest agertzen da, aipatu helburuok lortzeko neurriak hartze aldera".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.