EAJko zuzendaritza Ibarretxeren deialdiarekin bat datorrela esan du Urkulluk

2007ko urtarrilaren 8a
10:33
Entzun
Zenbait komunikabidek gaur kontrakoa plazaratu duten arren, EAJko zuzendaritza Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak egin duen manifestazio deialdiarekin bat datorrela esan du Iñigo Urkullu jeltzaleen zuzendaritzako bozeramaileak. Areago, deialdi hori Madrilgo gaitzespen ekimenak batzeko premiatik sortu dela nabarmendu du Tele5n egin dioten elkarrizketan.

"Banaketa arriskuaren aurrean, dagokion bezala gidaritza hartu du lehendakariak, eta planteatu du lelo bat Euskadiko indar politiko gehienek onartu duguna: batetik, indarkeriarik ezaren oinarrizko premisatik abiatuta bakearen defentsa argia, eta, breaz, inoren ordezkari ez den ETAri kritika zorrotza. Bestetik, elkarrizketaren defentsa; ez ETArekin hitzegitearena, baizik alderdi politikoen arteko elkarrizketarena, gizarte honetako kide garen eta desberdin pentsatzen dugun jendearen arteko elkarbizitza politikoaren normalizazioa lortzeko", esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.