EAJren mitin bat trabatzen saiatu zirelakoan atxilotutakoak aske utzi ditu epaileak

2007ko maiatzaren 14a
19:05
Entzun
Atzo Lekeition (Bizkaia) EAJren mitinaren inguruko liskarretan Ertzaintzak atxilotutako Urko Larrañaga eta Josu Alvarez epailearen aurretik pasatu dira gaur Bilbon, eta epaileak aske utzi ditu. Hala ere, hilero sinatzera joan beharko dute. Hauteskundeetako delitua egitea egozten diete eta Alvarezen kasuan erresistentzia ere bai, Askatasunak jakinarazi duenez.

Ertzaintzaren arabera, Jose Luis Bilbao Bizkaiko Diputaziorak EAJren hautagaia hitz egitera zihoala oholtzara igotzen saiatu ziren bi lagun horiek, mintzaldia eteteko asmoz. Ertzainek eragotzi egin zieten oholtzara igotzea, eta erasoka erantzun zutela dio EAEko poliziak. Atxilotu egin zituzten biak.

Beste ekintza batzuk

Gaur, berriz, Errenterian (Gipuzkoa) eten dute EAJren mitina lagun batzuek. "Gu ez gara ilegalak" oihu egin dute hiru pertsonek eta beste bik hautu politiko denak errespetatzearen alde egin dute. Joseba Egibar EAJren GBBren presidentea ari zen hizketan orduan.

Irun-Brinkola (Gipuzkoa) arteko trenetan zeuden EB-Aralar koalizioaren 50 kartel hautsita azaldu dira gaur.

EBren Abantoko (Bizkaia) egoitzan pintada bat egin dute, Segik sinatuta. "Espekulatzaileak" zioen pintadak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.