Eusko Alkartasuneko lehendakariorde hautatu berriak Koldo Amezketak PSE-EE eta PPren aurre akordioari buruz hitz egin du eta "arazoak hurrengo egunean, gobernatzeko garaian eta behin lehendakaria hautatu denean" etorriko direla esan du.
PSE-EEk eta PPk "gobernu ekintza bateratua" izatea "harrigarria" dela uste du Amezketak. "Lehendakari berria Patxi Lopez" izango dela "gauza jakina" dela gaineratu du, "horretarako gehiengo nahikoa" dutelako. Gehiengo hori "Parlamentuko mahaiaren gehiengoa osatzeko" ere erabiliko dutela uste du.
EAko Koldo Amezketak dioenez, "Eusko Jaurlaritzaren arazoak gobernatzerakoan etorriko dira"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu