EAn demokrazia falta dagoela salatu du Aranak

2004ko uztailaren 22a
16:12
Entzun
EAko sektore kritikoko Sabin Aranak esan duenez, bere alderdia "gizatasunik gabeko" eta "demokrazia faltako" krisi batean murgildua dago. Izan ere, Aranari berari Lan eta Trebakuntza foru diputatu kargurako konfidantza kendea erabaki zuen atzo Bizkaiko EAren batzarrak. Herri Irratian egin dioten elkarrizketan esan duenez Bizkaian "ildo independientea" garbien defendatu dutenak "zoritxarrean" daude, alderdian zuzendaritza aldaketa egon zenetik.

Atzo egin zen Bizkaiko EAren batzarrean indarrak arrazoiariirabazi egin ziola salatu du Aranak, eta azpimarratu duenez EAn demokraziaz ikasteko asko dute.

"Bizkaian independentismoa garbien defendatu dugunok zoritxarrean gade" esan du Aranak. Zoritxa hori zuzendaritza aldaketarekin batera etorri zela azpimarratu du, gainera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.