EA pozik agertu da gaur Juanjo Rego Vidal etxean dagoelako. "Presio sozial eta politiko erabakiorrari" esker etxeratu dute Jesus Mari Larrazabal legebiltzarkidearen iritziz. Rego Vidali ezarritako baldintzek, ordea, haren baldintzapeko askatasunerako eskubidea "murrizten" dutela dio Larrazabalek, bere ustez "delitua berriz egiteko arriskua hutsaren hurrengoa" baita.
"Espetxe Zuzendaritzaren erantzuna krudela da oraindik, eta justiziazkoa baino, mendekuzkoa", gehitu du EAko legebiltzarkideak.
EAren ustez "presio sozial eta politiko erabakiorrari" esker etxeratu dute Rego Vidal
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu