Zisjordanian (Palestina) agindu militar berri bat paratu du indarrean gaur Israelek. Horren arabera, lurralde okupatuetan egoteko Israelen baimenik ez dutenak kanpora ditzake. Gaur, berriz, Miguel Angel Moratinosek, Espainiako Atzerri ministroak, EB Europar Batasunaren izenean horri buruzko "argibideak" emateko eskatu dio Israelgo Gobernuari -Espainiak du orain EBren aldizkako presidentetza-. Madrilen egin du eskaera hau Moratinosek, Salam Fayad ANP Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministroaren ondoan.
"Israelek erantzuterakoan erreakzionatuko dugu", zehaztu du bakarrik Moratinosek. Fayadek, berriz, arau berria "legez kanpokoa" dela erran du, eta salatu du Israelgo "erregimen okupatzaileak" herri palestinarraren aurka egindako eskubide urraketa bat gehiago dela.
EBk "argibideak" eskatu dizkio Israeli, Zisjordanian indarrean paratu duen deportazio arauaren ondorioz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu