EBren ustez ETA eta PSOE "soka estutzera jolasten ari dira"

2005eko maiatzaren 26a
15:52
Entzun
Antton Karrera EB-Berdeakeko bozeramaileak "soka estutzera jolastea" leporatu die ETAri eta PSOEri. Hori, negoziaketa prozesu bati begira egiten ari direla uste du, gainera, Karrerak. Horren erakusgarri dira ETAk atzo Madrilen zartarazitako bonba, eta Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegiren espetxeratzea.

Arduratsu jokatzeko eskatu die biei, "sortutako bake esperantzak ez zapuzteko". Behingoagatik "hitzegin behar dutenaz hitz egiteko, eta bakearen alde ekarpenak egiteko" eskatu die.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.